2010(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

- ORKATZATEGITIK BUELTA,PUTREAK ETA AITZULOA ( 2010-ko Otsaila 7 )

Epa denoi,
Gaur Cristina eta biok Orkatzategira joan gara.Mendi polita da egiteko,ez du zailatasun handiegirik
eta badaude zenbait toki eta animalia beste mendietan ikusiko ez dituzunak. Araotzera iritsi aurretik bi malda ikus ditzakegu eskuin aldera goiko auzoetara daramatenak ,bigarrenak Araotz urruti auzora darama(kartelaz seinalizatua dago) guk hori ez, lehenengo malda hartuko dugu (ez naiz gogoratzen auzoaren izena).Behin kotxea hemen utzi eta gero goruntza hasi zaitezke oinez marka txuri eta horiak segiz.
Markak segituz toki polit eta berezi batera iristen gara,Aitzulora.Hau kobazulo berezi bat da zeinak sarrera mendiaren goikaldean du eta mendiaren iparraldeko paretean dagoen begi handi batera eramaten du,toki berezi xamarra da.
Berriz markak segiz totorreraino joan zaitezke bidean amildegietan dauden putreak ikusiaz.Putreena harrigarria da,inpresionatu egiten du beraien tamainak.





Jetsiera toki beretik egin dezakegu,baina amildegiaren ondotik joan beharrean hegoalderagotik doan beste bide markatu batetatik jeitsi zaitezke.Bide hontatik Araotz goikaldean dagoen Araotz urruti auzora iristiko zara.Eta hemendik hiparraldera hartuaz baserri artean barrena kotxea utzi dugun hasierako auzora bueltatuko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina