2013(e)ko apirilaren 14(a), igandea

GR- 1 KODESEKO SANTUTEGIA-LAGRAN TRABESIA ( 2001-ko Apirilak 12-13-14 )

2001-ko Aste Santuetan, nere lagun on, Ritxi eta biok elkartu ginen GR1-ren zati bat egiteko.Asmoa Kodeseko Santutegitik Lagranerako bidea egitea zen. Hiru egun genituen.
Lehen egunean Kodeseko Santutegitik Kanpezurako bidea egin genuen. Bigarrenean Kanpezutik Bernedora. Eta hirugarrenean Bernedotik Lagranera.

Ederra parea!!! Ederki pasa genian Ritxi eta nik trabesia hartan.

Oroitzapenak beti bezela gora eta behera. Ez nago oso zihur baina uste dut bakoitza kotxe batean joan ginela. Zihur aski ni garai hartako R5 ean jungo nintzen eta Ritxi auskalo!!Berak konfirmatu beharko dit kotxeen asuntoa!!
Ongi oroitzen dudana da Kodesera joaterakoan lehen aldiz ikusi nituela Kodesko ahizpak. Liluratuta geratu nintzela haitz zorrotz haiek ikustean. Zin egin nion berriro inguru haietara bueltatu behar nuela. Gaurko egunez oraindik ez naiz itzuli.Erremedioa jarri beharko diogu!!!

Trabesiaren lehen zatian, aurrera Kantabriara mendikatea.

Lehen egunean, lehen esan bezala Kodeseko santutegitik Kanpezurako bidea egin genuen. Bidean nola ez Kodeseko mendikatea zeharkatu genuen. Gogoan dut igoera maldatsua izan zela kareatzezko orratz artetik.
Kanpezurako jaitsieran erdi galduak ibili ginen baina azkenean iritsi ginen. Kanpezura iritsi eta bertako udalekuetako aterpetxean egon ginen galdezka lo egiteko, baina nonbait betea zen  eta azkenean nekazal etxe batean egin genuen lo. 

Gari soroetan barna.

Hurrengo egunean Kanpezu eta Bernedo arteko zatia egin genuen. Hemen izan genuen gertakari xelebre xamar bat. Antoñanara iritsi ginenean herriko heldu batekin hasi ginen hizketan. Gizon hark Orioko Potes ezagutzen zuen, han egon ginen jardun luzean.
Gizon jator harrekin hizketan egon eta gero, mokadutxo bat egitea erabaki genuen han zegoen banku batean.
Eta badakizue horrelako tokietan beti izaten dira txakurrak bueltaka. Hemen bi genituen bat txikia eta bestea handi xamarra.
Horrela ogi barra erdia bi zatitan banatu nuen eta banku gainean jarri nituen ondoren txorixo pamplona eta jamon de york-ekin betetzeko. Banuen beldur nik txakur haiekin!!!Gero eta gertuago ziren.
Nik ogi tarteak betetzen nituen bitartean Ritxik eskuekin keinuak egiten ziziketen aldentzeko, baina laperrik.
Zakur handi madarikatua!!!Nik lehen zatia bete nuen ordurako gerturatu eta banku gainetik mokau batean jan zigun barra laurdenekoa zen bokadilloa!!!!Inoiz ez nuen ikusi horrelako mokaurik!!!Azer malaletxea harrapatu nuena!!!
Horrela bada, jaterakoan txakurren bat urreratzen zaiten bakoitzean, zakur handi hartaz gogoratzen naiz.
Anekdotak anekdota, Bernedora iritsi ginen eta lotarako tokia aurkitu behar. Bertako udalekuetarako aterpera joan ginen eta itxia!!Badazpada ere ateak irekitzen ziren aproba egin eta kasualidadea!!Pasillu txiki batera zeraman atea ireki zitzaigun, hantxe pasa genuen gaua pasilluko lurrena esterilla botata.
Bernedora iristeko 1,4km faltan. Astakertenen batek autsiko zuen kartela.

Azken egunean Bernedo eta Lagran arteko zatia egin genuen. Bidean Cruz del Castillo mendi ederra igio genuen eta hegoaldeko isurialdera zeuden ikuspegiez gozatu ahal izan genuen. Mendi ederra benetan. Egia esan inguru hontako mendiak asko gustatu izan zaizkit Ipar eta Hego isurialdearen artean duten kontrasteagatik.

Cruz del Castillorako lepoan.

Egun hontan ere izan genuen topaketa xelebre bat. Ritxi eta biok baso erdian geunden Cruz del Castillorako igoren erakusgai dauden txondorretako bat ikusten. Eta bapatean ahots ezagun bat entzun genuen. Buelta eman eta Iñaki Ibarbia jauna!!Non topatuko eta hantxe baso erdian!!Ez dago ba Euskal Herrian bertan beste lekurik!!
Iñaki han zebilen beste lagun batzurekin. Denok batera igo ginen tontorreraino.
Oroitzapen oso onak ditut Aste Santu hauetaz. 
Toki onean, lagun onaren konpañian, ezin gaizki pasa!!!
Ni, Ritxi eta Iñaki Ibarbiaren algun bat Cruz del Castillo tontorrean.
Iñaki kamera atzean zihurraski.

DATU TEKNIKOAK:

Ondorengo Track-a Arabako Foru Aldundiak Ibilbideaken denon eskura jarri dituen ibilbideen saretik atera dut. GR1 Bidezidor historikoarena da.  Guk Kodeseko Santutegitik Lagranerarterako bidea egin genuen. Zihuraski ez da izango guk egin genuen bide bera, baina hor nonbait ibiliko da.Ondorengo enlazean deskarga dezakezue track-a.



Kodeseko santutegitik San Roman de Campezura bitarteko bidea.

San Roman de Campezutik Lagran arterako bidea.
Mapan azaltzen ez den arren, Lagranera iritsi aurretik Cruz del Castillo igo genuen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina