1977(e)ko otsaila 7, astelehena

IBILBIDEEN AURKIBIDEA MAPAN

Epa lagunak!!

Gure ibilbideak aurkitzea erraztu asmoz, hemengo mapa hau sortu dugu. 
Honela, ingurune bakoitzean ze ibilbide ditugun eginak eta ze motatakoak diren jakin dezakezue erraz.
Ikur edo ikono bakoitzean sakatu ezkero, gure blog-an duen enlazea edo ibilbidearen Track-aren informazioa azalduko zaizue.

Aktibitate ezberdinak azaltzen dira bertan:

-Mendi tontorretara igoerak: Mendiaren ikur urdinak.
-Txango edo zeharkaldiak: Ibiltari horiaren ikurrak..
-Bizikletaz eginiko ibilbideak ( gehienak zikloturismokoak ) : Txirrindulariaren ikur urdinak.
-Familian eginiko txangoak edo Txikibilaldiak: Bi ibiltarien ikur moreak.
-Kainoi eta arroil jaitsierak: Uraren ikur urdinak.
-Belaontzian edo itsasoan eginikoak : Belaontziaren ikur urdinak.
-Bidaietako intersgune, kulturgune, monumentu, toki kuttunak: Zirkuluaren ikur moreak.
-Ikuspegi ederrak dituzten tokiak: Prismatikoen ikur moreak.




Erabilgarri izatea espero dugu. Eta txoko eder hauetako asko ezagutzera animatzeko balio izatea.

Ondo izan eta ikusi arte!!

1 iruzkin: